XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ongi. Eta beti ordu berean egiten duzu bide hori.

- Bai, gutxi gora behera gutxi gora behera: poco mas o menos.

- Ongi. Nola aurkitu zenuen gorpua? Koldok zehaztasun guztiak eman zizkion.

- Zertan zegoen han Ander Iraola?

- Ez dakit.

- Anderrek, ez al zuen bidaia hori egiten? - Ordu hartan ez. Ander, ordu haietan, bulegoan egoten zen, egunkariari, makinetan sartu aurretik, azken begirada bat emateko.

- Eta beti gertatzen zen horrela.

- Bai. - Baina atzo gauean ez zegoen bulegoan.

Autonomia kalean zegoen.

Eta horretarako arrazoi bat egon behar du... Zuk deitu zenion hara joateko? Koldok harriturik begiratu zion komisariari.

- Nik? Eta zergatik deitu behar nion? - Hori nik ez dakit.

Horregatik galdetzen dizut.

- Ba ez, ez nion deitu.

- Eta orduan, nola joan zen Autonomia kalera? Zertan joan zen? Norbaitek deituko zion.

- Ba nik ez.